Duela astebete Biak Bat elkartearen irudi korporatibo berria aurkeztu genizuen. Urtebeteko lanketaren bigarren zatian beraien bideo korporatiboa grabatu eta lantzen aritu gara eta hementxe aurkezten dizuegu emaitza.
Bideoa osatzeko elkartearen jardunean oinarritu gara. Hori kontutan hartuta, bideo korporatibo orokor batetaz gain, beste bi bideo sortzea ere erabaki zen, lantzen dituzten arlo zehatzak erakusteko. Beraien hainbat tailer eta saiotan egon ginen irudiak hartzeko eta zinez esperientzia polita izan zen!
Biak Bat-en bideo korporatibo orokorra
Biak Bat – Formazioa
Biak Bat – Terapia programak
Aurtengo Puntu Sozialaren azken txanpan sartzen ari gara honezkero! Biak Bat elkartearen online presentzia hobetzeko asmoz beraien webgune berria sortzeari ekin diogu jada.