Biak Bat-en webgunea argitaratuta!

Irudi korporatiboa eta bideo korporatiboak egin ostean, 2017. urtean hasi genuen lanketari amaiera ematen diogu Biak Bat elkartearen webgunea zabaltzen.

Lanketa biribildu dugu jada, irudi korporatibo berria duen elkarteari, bideo korporatibo berriak dituen, eta zer diren ondo adierazten duen webgunea berria sortu diegu.

Webgune honetan elkarteari buruz informazioa eskaintzeaz gain, animaliekin egiten dituzten esku-hartzeei buruzko informazioa, formazioei buruzkoa, bloga eta laguntzeko nahiz harremantzeko aukerak ere eskaintzen dituzte.

Beraiei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, sartu euren webgune berrira.