Kategoria: PuntuSoziala 2017-2018

Biak Bat-en webgunea argitaratuta!

Irudi korporatiboa eta bideo korporatiboak egin ostean, 2017. urtean hasi genuen lanketari amaiera ematen diogu Biak Bat elkartearen webgunea zabaltzen. Lanketa biribildu dugu jada, irudi korporatibo berria duen elkarteari, bideo korporatibo berriak dituen, eta zer diren ondo adierazten duen webgunea berria sortu diegu. Webgune honetan elkarteari buruz informazioa eskaintzeaz gain, animaliekin egiten dituzten esku-hartzeei buruzko informazioa, formazioei buruzkoa, bloga eta… Gehiago irakurri

Biak Bat bideo korporatiboaren grabazioa
Biak Bat bideo korporatiboaren grabazioa

Biak Bat-en bideo korporatibo berriak prest!

Duela astebete Biak Bat elkartearen irudi korporatibo berria aurkeztu genizuen. Urtebeteko lanketaren bigarren zatian beraien bideo korporatiboa grabatu eta lantzen aritu gara eta hementxe aurkezten dizuegu emaitza. Bideoa osatzeko elkartearen jardunean oinarritu gara. Hori kontutan hartuta, bideo korporatibo orokor batetaz gain, beste bi bideo sortzea ere erabaki zen, lantzen dituzten arlo zehatzak erakusteko. Beraien hainbat tailer eta saiotan egon ginen… Gehiago irakurri

Irudi korporatibo berria du Biak Bat elkarteak

Kontatu genizuen moduan, Biak Bat elkartearekin urtebetez egiten ari garen lanketaren baitan, lehen pausua beraien irudi korporatibo berria sortzea izango zen. Proiektu guztien kasuan bezala, denborak aurrera egin ahala hauek eraldatzen joaten dira. Aldaketa horiekin batera, komenigarria izaten da irudi korporatiboa ere eguneratu eta garai berrietara moldatzea. Horixe da, hain zuzen ere, Biak Bat elkartearen irudiarekin egin duguna. Ezer baino… Gehiago irakurri

Biak Bat eta TaPunturen arteko bilera, PuntuSozialaren lanketa erabakitzeko
Biak Bat eta TaPunturen arteko bilera, PuntuSozialaren lanketa erabakitzeko

Urtebetez eta doan Biak Bat elkartearekin landuko duguna

Aurreko sarreran aipatu moduan, Biak Bat Elkartea da aurtengo PuntuSoziala egitasmoaren irabazlea eta, beraz, urtebetez haien online presentzia hobetzen lagunduko diegu, proiektua indartzeko asmoz. Urriaren 13an aukeratu genuen PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizioko irabazlea, nahiz eta aurkeztu ziren proiektuek ez ziguten lana erraz jarri. Irabazi asmorik gabeko elkarte honen helburua pertsonen bizitza kalitatea hobetzea da, animalien laguntzaz. Eta bereziki behar bereziak dituzten… Gehiago irakurri

Biak Bat elkartea PuntuSoziala egitasmoaren irabazlea
Biak Bat elkartea PuntuSoziala egitasmoaren irabazlea

PuntuSoziala 2017-2018 irabazlea: Biak Bat elkartea

  Aukeratu dugu honezkero PuntuSoziala 2017-2018 edizioko irabazlea! Eta, ondorioz, Biak Bat elkarteak urtebetez TaPuntu kooperatibaren zerbitzuak doan jasoko ditugu. Horretarako, datozen egunetan beraiekin elkartuko gara, urtean zehar egingo dugun lanketa finkatzeko.   Aukeraketa ez da erraza izan, dena den Aurten 8 proiektu aurkeztu dira PuntuSoziala egitasmora eta zein baino zein interesgarriagoa iruditu zitzaigun. Hementxe parte hartzaileen zerrenda: Labore Txingudi Kontsumo… Gehiago irakurri

PuntuSoziala finalisten aukeraketa
PuntuSoziala finalisten aukeraketa

Aukeratu ditugu hiru finalistak

Badoa aurrera PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizioko irabazlearen aukeraketa. Oraingoz, lehen hiru finalistak aukeratu ditugu: Animaliek Lagundutako Esku-hartzeak eta Laguntza Txakurrak, Haziak egitasmoa eta Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara ezagutzeko proiektua. Urriaren 6an amaitu zen PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizio honetara proiektuak aurkezteko epea eta aurtengoan zortzi proposamen jaso ditugu. Honen ostean, TaPuntuko lantaldea osatzen dugun sei pertsonek proiektuak aztertu eta bozkatu genituen.… Gehiago irakurri

PuntuSoziala komunikabideetan
PuntuSoziala komunikabideetan

PuntuSoziala komunikabideetan

PuntuSoziala egitasmoan izena emateko azken egunak iristen ari dira. Urriaren 6ra (ostirala) bitarte egongo da zabalik izena emateko aukera. Bitartean, hainbat irratsaiotan eman dugu egitasmoaren berri. Entzun, entzun. Euskadi Irratiko Faktoria saioa Info7 Irratiko Kalegorrian saioa Segura Irratiko Goizerokoa saioa Oraindik ez dakizula zer den PuntuSoziala egitasmoa? Ikusi prestatu dugun bideoa: Gogoan izan izen-emate epea urriaren 6a bitarte (ostirala) zabalik… Gehiago irakurri

PuntuSoziala 2017-2018 bideoa
PuntuSoziala 2017-2018 bideoa

PuntuSoziala 2017-2018: aurkezpen bideoa

Web-orrian zabaldu moduan, irailaren 6an jarri genuen abian PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizioko izen-emate epea eta aurreratzen dizugu honezkero lehen izen-emateak jaso ditugula. Sarrera honetan azaldu genituen edizio berriaren xehetasunak. Akaso honezkero jakingo duzunez, lehengo urtekoa izan zen PuntuSoziala egitasmoaren lehen edizioa eta Basherri Sarea aukeratu genuen irabazle. Hori dela eta, urtebetez TaPunturen zerbitzuak doan jaso ditu urtebetez, interneten duten presentzia hobetzeko… Gehiago irakurri

PuntuSoziala egitasmoa
PuntuSoziala egitasmoa

Abian da PuntuSoziala 2017-2018. Eman izena!

Martxan da honezkero PuntuSoziala 2017-2018! Hilabetez zabalik egongo da bertan izena emateko aukera. Gizartean eragin positiboa duen egitasmo bat saritzeko xedez jaio zen PuntuSoziala. Irabazleak sarean duen presentzia hobetzeko zerbitzuak DOAN jasoko ditu urte betez. Dakizuenez, TaPuntu kooperatibako lantaldeak sustatutako proiektua da hau, enpresak gizarte eraldaketarako tresna garrantzitsua direla jakitun, gizarteari ekarpen positibo bat egiteko asmoz. Bi arlo nagusitan lantzen dugu… Gehiago irakurri