Azken berriak

Biziberritu.eus eta azalpen bideoa

Biziberritu proiektuaren lanketarekin bukatzeko, webgunea eta bideoarekin aritu gara azken hilabeteotan. Webgunea Proiektua gure eskuetara iritsi zenean, WordPressen doako moduan sortutako webgunea zuten. Biziberritu.eus webguneari…

Biziberrituk badu irudia!

Biziberritu proiektuarekin lanean hasi gara jada. Marka osatze aldera, claim-aren lanketa burutu genuen lehenik eta behin: Materialekin haziz Horren ostean…

Zergatik

TaPuntu kooperatiban, irabazi asmorik gabe, bi urtez behin gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen dugu, hau saritu eta indartzeko. Hau da gure PuntuSoziala.

Norentzat

Gizarteko edozein arlotan eragin positibo bat duen norbanako, elkarte edo enpresak lortuko du.

Kronograma

Proposamenak aurkezteko epea

Proposamenak 2021eko irailaren 13aren eta urriaren 13aren artean aurkeztu beharko dira parte hartu ataleko formularioa betez.

Hiru proiektu finalisten aukeraketa

2021eko urriaren 15ean TaPuntuko lantaldeak aurkeztu diren proiektu guztiak aztertuko ditu. Hauen interes soziala, beharrak, atzetik duen erakundea etabar aztertu ondoren, hauetako hiru aukeratuko ditu finalista bezala.

Proiektu finalistak ezagutzea

2021eko urriaren 18aren eta 26aren artean TaPuntuko lantaldea finalista gisa aukeratutako hiru proiektuen arduradunekin bilduko da, proiektuen xehetasunak eta dituzten beharrak sakonago aztertu ahal izateko.

Proiektu irabazlearen aukeraketa

2021eko urriaren 29an TaPuntuko lantaldeak finalistetako bat aukeratuko du irabazle gisa eta webgune honen bidez jakinarazi.

Online presentziaren doako lanketa urtebetez

Proiektu sarituak sarean duen presentzia hobetzeko lan egingo da 2021eko azaroaren 1etik 2022ko uztailaren 29ra bitartean, nola atalean azaltzen diren pausoen bidez.

Nola?

Egoera aztertu

Proiektuak bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertuko ditugu, zailtasun eta erronkak identifikatuz.

Estrategia garatu

Aurrera begirako aukerak atzeman eta hauek lortzeko estrategia garatuko dugu.

Lanari ekin!

Urtebeteko plangintza bat osatuko dugu. Proiektuak TaPunturen zerbitzuak doan jasoko ditu eta, behar izanez gero, eragile gehiagoren elkarlana gauzatuko da.

Parte hartu

PuntuSoziala egitasmoko laugarren edizioan izena emateko epea amaitu da. Azken berrien atalean eta gure sare sozialetan izango duzu proiektu aukeratua ezagutzeko aukera.