«Gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektua laguntzeko sortu da Puntu Soziala»

Urtebetez interneteko presentzia hobetzen lagunduko du TaPuntu kooperatibak, debalde.

Urtebete pasatxo pasa da TaPuntu kooperatiba sortu zela; «enpresa txiki nahiz ertainei beraien nortasuna sarera eramateko aholkularitza zerbitzu integral eta pertsonalizatua» eskaintzen du, eta aurten, debalde emango dio zerbitzu hori Puntu Soziala lehiaketan parte hartzen duen proiekturen bati.

Mikel Olaiz, kooperatibako kide eta Puntu Soziala egitasmoaren bultzatzaileetako bat da. Urumeako Kronikan egindako elkarrizketan, azaldu du parte hartu nahi dutenek izenematea irekita daukatela webgune honetan. Eta askoz gehiago: http://www.kronika.eus/m/aldizkaria/None/pdf/Irailak%2010%20internet_1.pdf (Ikusi PDF-ko bigarren orrian)