PuntuSoziala lehen proposamenak

Dagoeneko lehen proposamenak jaso ditugu

Irailaren 1ean izen-emate epea ireki eta dagoeneko jaso ditugu lehen proposamenak! Orotariko proposamenak jaso ditugu, gizarteari hainbat arlotan aportazio bat egiten diotenak: kultura, euskara, amatasuna…

Pentsa dezakezuen moduan, poz-pozik gaude lantaldean!

Zuk ere, proiektu sozial baten parte izan eta gizarteari ekarpenen bat egiten badiozu, ez galdu aukera gure lantaldearekin harremanetan jarri eta zure gizarte ekarpena azaltzeko.

TaPuntu Kooperatibak eskainiko duen online marketingeko urtebeteko doako aholkularitza eta garapena dago jokoan.

Irailaren 29a bitarte izen-emate epea zabalik dago eta parte hartzeko nahikoa da PuntuSoziala.eus web-orrian aurkituko duzun inprimakia betetzea!!