PuntuSoziala epe amaiera

PuntuSoziala egitasmora aurkezteko azken egunak

PuntuSoziala egitasmoko lehen aukeraketa fasearen azken astean sartuta gaude dagoeneko.

Egitasmora hainbat proposamen interesgarri aurkeztu dira jada eta aukeraketa zaila izango dela dakigun arren, irailaren 29ra bitarte, proiektu sozial gehiagoren berri izan nahi dugu.

Beraz, gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu, egitasmo ala dena delako baten parte bazara eta urtebeteko marketin digitaleko doako aholkularitza ondo etorriko litzaizukeela uste baduzu, hitz gutxitan zure burua eta beharrak aurkeztu eta ea zortea dagoen!

Web-orri honen hasierako orrian topatuko duzun galdetegia betetzea bezain erraza izango da!

Animo, egunak azkar doaz eta!