Biziberritu.eus eta azalpen bideoa

Biziberritu proiektuaren lanketarekin bukatzeko, webgunea eta bideoarekin aritu gara azken hilabeteotan.

Webgunea

Proiektua gure eskuetara iritsi zenean, WordPressen doako moduan sortutako webgunea zuten. Biziberritu.eus webguneari ikutu profesionala eman diogu. Sortu genuen iruditegia eta kontzeptualizazioarekin gaur egun webguneak proiektuaren nondik norakoak hobeto azaltzen dituela esango genuke. Era berean, Idoiak egindako argazkiekin ere osatuagoa dago.

Bideoa

Jasangarritasuna etorkizuneko oinarrizko ildo estrategikoa bihurtu da eta horri heldu dio Biziberritu proiektuak. Hori dela eta, enpresetako material soberakinak eskolen heziketa eskaintzarako baliagarriak bihurtze hori bideo batean azaldu nahi genuen.

Euren Youtubera eta webgunera igo den bideoan argi ikus daiteke Biziberrituk egiten duen prozesua, enpresatik hezkuntzara.