Kategoria: PuntuSoziala 2021-2022

Biziberritu proiektuarekin urtebetez eta doan landuko duguna

Aurreko sarreran aipatu moduan, Biziberritu da aurtengo PuntuSoziala egitasmoaren irabazlea eta, beraz, urtebetez haien online presentzia hobetzen lagunduko diegu, proiektua indartzeko asmoz. Urriaren 29an aukeratu genuen PuntuSoziala egitasmoaren laugarren edizioko irabazlea, nahiz eta aurkeztu ziren proiektuek ez ziguten lana erraz jarri. Proiektuaren helburu nagusia enpresetako material soberakina eta material akatsduna berrerabili eta hezkuntza munduaren esku jartzea da. Eta ildo beretik,… Gehiago irakurri

PuntuSoziala 2021-2022 irabazlea: Biziberritu

Aukeratu dugu honezkero PuntuSoziala 2021-2022 edizioko irabazlea! Eta, ondorioz, BIZIBERRITU proiektuak urtebetez TaPuntu kooperatibaren zerbitzuak doan jasoko ditugu. Horretarako, datozen egunetan beraiekin elkartuko gara, urtean zehar egingo dugun lanketa finkatzeko. Euren egoera aztertu ostean, estrategia bat finkatuko dugu eta honi esker lanean hasiko gara. Hementxe izango duzue prozesuaren berri! Bide batez, eskerrak eman beste proiektu aurkeztuei eta, nola ez, atzean geratu… Gehiago irakurri

3 finalistak aukeratu ditugu

Badoa aurrera PuntuSoziala egitasmoaren laugarren edizioko irabazlearen aukeraketa. Oraingoz, lehen hiru finalistak aukeratu ditugu: Esperimentazioan sakontuz Biziberritu proiektua, Mauritania- Euskadi Soziokulturala Elkartea eta Iñurri – Minbiziaren aurkako elkartea. Urriaren 13an amaitu zen PuntuSoziala egitasmoaren laugarren edizio honetara proiektuak aurkezteko epea eta aurtengoan hamabi proposamen jaso ditugu. Honen ostean, TaPuntuko lantaldea osatzen dugun zazpi pertsonek proiektuak aztertu eta bozkatu genituen. Arestian… Gehiago irakurri

12 proiektu aurkeztu dira!

Proposamenak jasotzeko tartea itxi berri dugu, eta Puntu Soziala 2021-2022 egitasmora aurkeztu diren proiektuak, 12 izan dira. Oso proiektu politak eta anitzak dira. Aukeraketa zaila izango da… Aurkeztu diren 12 proiektuak: 1- Arrauning2- Beroa elkartea3- Koop57 EH4- Ereneka5- Lasterketak.eus6- Mindara proiektuak7- Biziberritu8- RBLD Sagardoak9- Emagin elkartea10- Gizarteratzeko komunikazio plataforma11- Gizarteratzearen aldeko hizkuntza-prestakuntza12- Iñurri – Minbiziaren aurkako elkartea Egunotan TaPuntuko lantaldeak… Gehiago irakurri

Argia aldizkaria Puntu Sozialaren laguntzaile

Laugarren edizio honek, eta hemendik aurrera Puntu Soziala egitasmoak, ARGIA aldizkariaren laguntza izango du. Argia PuntuEUS Fundazioarekin batera gure egitasmoaren irabazlea laguntzeko prest egongo da. ARGIAk nola lagunduko du? Irabazten duen proiektuari oihartzuna emango dio hedabide gisa. Hau da, egiten duten lana gizarteratzeko behar izaten duten babesa jasoko du proiektuak. Argiaren erreportaje batekin euskal publikora gerturatzeko parada izango dute. Zergatik… Gehiago irakurri

IKO-ren esperientzia

Aurreko PuntuSoziala egitasmoaren irabazlea izan zen IKO Kooperatiban egon gara urtebeteren ostean. Amaia Estangak euren “etxea” erakutsi digu eta bide batez gureak beren proiektuan zer suposatu zuen azaldu zigun. Beraiekin egin dugun lanketa osoa hemen azaldu dizugu. Mila esker IKO, eta zorte on zuen bidean!! Gehiago irakurri

PuntuSoziala 2021-22 martxan da!

Martxan da honezkero PuntuSoziala 2021-2022! Hilabetez zabalik egongo da bertan izena emateko aukera. Gizartean eragin positiboa duen egitasmo bat saritzeko xedez jaio zen PuntuSoziala. Irabazleak sarean duen presentzia hobetzeko zerbitzuak DOAN jasoko ditu urte betez. Dakizuenez, TaPuntu kooperatibako lantaldeak sustatutako proiektua da hau, enpresak gizarte eraldaketarako tresna garrantzitsua direla jakitun, gizarteari ekarpen positibo bat egiteko asmoz. Bi arlo nagusitan lantzen… Gehiago irakurri