Argia aldizkaria Puntu Sozialaren laguntzaile

Laugarren edizio honek, eta hemendik aurrera Puntu Soziala egitasmoak, ARGIA aldizkariaren laguntza izango du. Argia PuntuEUS Fundazioarekin batera gure egitasmoaren irabazlea laguntzeko prest egongo da.

ARGIAk nola lagunduko du?

Irabazten duen proiektuari oihartzuna emango dio hedabide gisa. Hau da, egiten duten lana gizarteratzeko behar izaten duten babesa jasoko du proiektuak. Argiaren erreportaje batekin euskal publikora gerturatzeko parada izango dute.

Zergatik ARGIA?

Ikuspegi sozial handia duen aldizkaria da, OlatuKoop-en parte da eta gure balioekin bat dator, interkooperazioa oinarri.

Lerro hauetatik ongi etorria ematen diogu ARGIAri!
Mila esker gure egitasmoan parte hartzeagatik!