IKO Igeldoko Kooperatibaren hazia 1911 urtean erein zuten. Igeldoko ekoizlea eta konsumitzaileen alianza sendoa sortzeko helburuz, Ekonomia Soziala orientatzen duten printzipioetan oinarritutako proiektu honek komunikazio alorrean bultzada…

Gizartean eragin positiboa duen egitasmo baten parte zara?
Sarean duzuen presentzia hobetzen lagunduko dizuegu DOAN urtebetez
IKO Igeldoko Kooperatibaren hazia 1911 urtean erein zuten. Igeldoko ekoizlea eta konsumitzaileen alianza sendoa sortzeko helburuz, Ekonomia Soziala orientatzen duten printzipioetan oinarritutako proiektu honek komunikazio alorrean bultzada…
IKO Igeldoko Kooperatibak webgune bat behar zuen. Alde batetik, bere izaera eta historia azaltzeko. Eta beste alde batetik, bazkidetza kanpaina…
Igeldoko Nekazal Kooperatibari izena jarri genion lehendabizi: IKO Igeldoko KOoperatiba-ren jokoa eta EKOrekin lotuz. IKOk asebete ditu gure baldintzak: euskalduna,…
Naming saioa egin genuen duela gutxi gurean Igeldoko Kooperatibako hainbat kideekin. Bertan, Igeldon dagoen etxeari eta kooperatibari marka izen on…
, irabazi asmorik gabe, urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen dugu, hau saritu eta indartzeko. Hau da gure .
Gizarteko edozein arlotan
bat duen norbanako, elkarte edo enpresak lortuko du urtero.Proposamenak 2019ko irailaren 9aren eta urriaren 9aren artean aurkeztu beharko dira parte hartu ataleko formularioa betez.
2019ko urriaren 11an TaPuntuko lantaldeak aurkeztu diren proiektu guztiak aztertuko ditu. Hauen interes soziala, beharrak, atzetik duen erakundea etabar aztertu ondoren, hauetako hiru aukeratuko ditu finalista bezala.
TaPuntuko lantaldea finalista gisa aukeratutako hiru proiektuen arduradunekin bilduko da, proiektuen xehetasunak eta dituzten beharrak sakonago aztertu ahal izateko.
2019ko urriaren 21an TaPuntuko lantaldeak finalistetako bat aukeratuko du irabazle gisa eta web-orri honen bidez jakinarazi.
Proiektu sarituak sarean duen presentzia hobetzeko lan egingo da 2019ko urriaren 28tik 2020ko uztailaren 31ra bitartean, nola atalean azaltzen diren pausoen bidez.
Proiektuak bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertuko ditugu, zailtasun eta erronkak identifikatuz.
Aurrera begirako aukerak atzeman eta hauek lortzeko estrategia garatuko dugu.
Urtebeteko plangintza bat osatuko dugu. Proiektuak TaPunturen zerbitzuak doan jasoko ditu eta, behar izanez gero, eragile gehiagoren elkarlana gauzatuko da.