2021-2022: Biziberritu

Biziberritu proiektuaren helburua enpresetako material soberakina eta material akatsduna berrerabili eta hezkuntza munduaren esku jartzea da. Eta ildo beretik, hezkuntzako profesionalei aholkularitza eman, material horren erabilpen aukerei buruz… hausnartuz, esperimentazioaren munduan murgilduz eta sortzaile senari helduz. PuntuSoziala egitasmoaren azken edizioko irabazle gisa aukeratu genuen gizartean eragin zuzena izateagatik, hezkuntzan eta jasangarritasunean duten eraginarengatik. Euren lana erakusteko bultzada bat emateko beharra zuten. Urtebetez honako arloak landu genituen:

Irudia eta Claim-a

Marka osatze aldera, claim-aren lanketa burutu genuen lehenik eta behin:

Materialekin haziz

Horren ostean proiektuaren logotipoa eta erabileren marka liburua osatzeaz gain, aurkezpen gisa erabiliko duten aurkezpen euskarria diseinatu dugu.

Argazkiak

proiektua ondo azaldu ditzakeen argazkiak behar zirela ohartu gara. Eta interkooperazion, Ido Photography-ren laguntzat, Zumaiena Ikastetxean argazki hauek egin genituen.

Eskuorria

Proiektua edozein lekutan aurkezteko euskarri fisikoa behar zela identifikatu genuen. Eta sortutako irudi grafiko, claim eta argazkiekin eskuorria garatu genuen.

Erreportajea Argian

ARGIA aldizkaria gure egitasmoaren laguntzaile gisa gehitu da aurten. Honi esker, proiektuak aldizkari honetan erreportaje sakon bat izan du. Honek Biziberritu gizarteratzea ahalbideratu zuen: Biziberritu erreportajea Argian – Urria 2022.

Webgunea

Proiektua gure eskuetara iritsi zenean, WordPressen doako moduan sortutako webgunea zuten. Biziberritu.eus webguneari ikutu profesionala eman diogu. Sortu genuen iruditegia eta kontzeptualizazioarekin gaur egun webguneak proiektuaren nondik norakoak hobeto azaltzen dituela esango genuke. Era berean, Idoiak egindako argazkiekin ere osatuagoa dago.

Azalpen bideoa

Jasangarritasuna etorkizuneko oinarrizko ildo estrategikoa bihurtu da eta horri heldu dio Biziberritu proiektuak. Hori dela eta, enpresetako material soberakinak eskolen heziketa eskaintzarako baliagarriak bihurtze hori bideo batean azaldu nahi genuen.

Euren Youtubera eta webgunera igo den bideoan argi ikus daiteke Biziberrituk egiten duen prozesua, enpresatik hezkuntzara.