Basherri Sarea eta TaPuntu

Basherri sareak duen egoera aztertzeko fasean gaude

Dakizuen moduan, Basherri Sarea izan zen PuntuSoziala egitasmoaren lehen urtean saritzea erabaki genuen proiektua.

Urtebetez bere online presentziaren lanketa egingo dugu eta, horretarako, lana hiru fasetan banatu dugu:

  • 1. Egoera aztertzea, proiektuak bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertuz eta zailtasun eta erronkak identifikatuz
  • 2. Estrategia garatzea, aurrera begirako aukerak atzemanez eta hauek lortzeko estrategia garatuz
  • 3. Lanari ekin!, urtebeten zehar aurretiaz osaturiko plangintza betez. Horretarako, TaPuntu kooperatibak bere zerbitzuak doan eskainiko ditu eta, behar izanez gero, beste elkarlan batzuk bilatu

Beraz, ezer baino lehen egoera aztertzeari ekin diogu honezkero Basherri Sareko Ioanarekin batera. Honen ostean, estrategia garatzeko garaia iritsiko da, urte honetan zehar aurrera eramango ditugu erronkak identifikatuz.