2019-2020: IKO Igeldoko Kooperatiba

IKO Igeldoko Kooperatibaren hazia 1911 urtean erein zuten. Igeldoko ekoizlea eta konsumitzaileen alianza sendoa sortzeko helburuz, Ekonomia Soziala orientatzen duten printzipioetan oinarritutako proiektu honek komunikazio alorrean bultzada bat behar zuen. PuntuSoziala egitasmoaren hirugarren edizioko irabazle gisa aukeratu genuen gizartean eragin zuzena izateagatik eta euren lana erakusteko bultzada bat emateko beharra zutelako. Urtebetez honako arloak landu genituen:

Izena

Iko Naming saioa

Ezer baino lehen, izena erabaki behar zen. Igeldoko Nekazal Kooperatiba bezala eman zuten izena gurean. Marka baten oinarria izena izanik, naming saio bat lideratu genuen. Igeldoko KOoperatiba-ren jokoa eta EKOrekin lotuz. IKOk asebete ditu proiektuarenbaldintzak: euskalduna, bakarra, Igeldokoa, ausarta, laburra, indar handikoa.

Irudi korporatiboa

Izena eskuetan, irudiaren bila ekin genion. Lantaldean, diseinatzaileak zeuden, eta horrek bidea erraztu zuen. Euren ideiak jaso eta irudi bat sortzeaz gain, baliabide grafikoak sortu genituen, identidade bisual oso bat eraikiz.

IKO Igeldoko Kooperatiba

 

Webgunea

IKO web

Digitalki, lehen urratsa webgune bat osatzea zen. Lehen pausuan egonda, gure nortasuna, istorioa eta bazkide izateko informazioa bilduko lukeen webgunea izan zen gure helburua. IKO.EUS web-orria garatu genuen, eta taldeari formazioa eskaini genion luzera eurek elikatu ahal zezaten.

Sare Sozialak

Sare sozialak behar zituzten herritarrak euren kooperatiban egiten ziren ekintzei buruz jakinaren gainean egoteko. Gainera, denda bat ireki dute herrian gertuko ekoizle eta kontsumitzaileen arteko kohesioa sortzeko helburuz. Beraz, hau guztia gerturatzeko, euren komunikazio kanalak izango diren sare sozialak ere sortu genituen.

Facebook: https://www.facebook.com/ikoigeldo

Instagram: https://www.instagram.com/ikoigeldo/

Twitter: https://twitter.com/ikoigeldo

Youtube: https://www.youtube.com/channel/UCqEKzVp2TBRx8y0R2Tgf3Mg

Hauek sortzeaz gain, lantaldeari formazio saio txiki bat eskaini genien ere.

Postalak

Azkenik, marka egiten joateko helburuz, sare sozialetan hedatzeko esaldi korporatiboak egin eta zabaldu genituen. Hemen adibide bat:

IKO postala