PuntuSoziala 2017-2018: Biak Bat elkartea

Biak Bat Altsasun 2011.urtean jaio zen irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Animaliek lagundutako esku-hartzeak erdigune izanda, behar psikosozialak asetzeko proiektu sozial berritzaile gisa sortua. PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizioko irabazle gisa aukeratu genuen gizartean eragin zuzena izateagatik eta euren komunikazioan bultzada bat emateko beharra zutelako. Urtebetez honako arloak landu genituen:

Irudi korporatiboa

Biak Bat logotipo berriak

Proiektua identifikatzeko eta honi nortasuna emateko balio duen irudi korporatibo berria osatu genuean. Prozesu horretan, logotipo nagusia egiteaz gain, formazioentzat eta terapia programentzat bereziki erabiliko zen beste bi logotipo sortu ziren. Irudi berritu honekin elkartearen identidadea berritu eta indartu genuen.

Bideo korporatiboak

Biak Bat

Hiru bideo osatu genituen. Lehena, nagusia, elkartea bere osotasuneaz azaldu zezakeena:

Bigarrena, Formazioari buruzkoa:

Eta azkena, terapia programei buruzkoa:

Bideo hauei esker egiten dituzten lanak hobeto azaldu ahal izango dituzte eta minutu gutxitan irudiz erakutsi ahal izango dute.

 

Webgunea

Biak Bat eta TaPunturen arteko bilera, PuntuSozialaren lanketa erabakitzeko

Blog gisa erabiltzen zuten webgunea berritu eta .eus domeinua duen webgunea osatu genien. Bertan, irudi korporatibo berria integratu genuen eta bideoak ere gehitu genituen. Hemen duzue webgune berria ikusgai.