Igeldoko Nekazal Kooperatiba

Urtebetez eta doan Igeldoko Nekazal Kooperatibarekin landuko duguna

Aurreko sarreran aipatu moduan, Igeldoko Nekazal Kooperatiba da aurtengo PuntuSoziala egitasmoaren irabazlea eta, beraz, urtebetez haien online presentzia hobetzen lagunduko diegu, proiektua indartzeko asmoz.

Urriaren 21ean aukeratu genuen PuntuSoziala egitasmoaren hirugarren edizioko irabazlea, nahiz eta aurkeztu ziren proiektuek ez ziguten lana erraz jarri. Kooperatiba honen helburua Igeldoko nekazari zein eta nekazari ez direnek osatutako bilgunea sortzea da, elkarren beharrak hasetuko dituen gune bat osatzea alegia.

Kooperatiba ez da denda/gune soil bat, kooperatibaren kontzeptua eta mamia askoz ere zabalagoa da: Kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko elkarlanean oinarrituriko gune bat da, bata ,eta, bestearen beharrak asebeteko dituena. Nagusiki elikagaiez osatuta egongo da, garaian garaiko bertako eta gertuko produktu freskoak eskainiko ditu.  Bertako Kalitatezko produktuak eta produktu ekologikoen eskaintza izango da nagusiki.  Eta, noski, Osasunaz arduratzen direnez, nagusiki, bertako produktuak, eta, lehentasunez, ekologikoen eskaintza izango deta bertan.

Lanketaren hasiera

Ezer baino lehen, proiektuaren egoera aztertzea da TaPuntuko kideon lehen lana, proiektuaren behar nagusiak aztertu eta urtebeteko doako lanketan zertan lagundu dezakegun aztertzeko.

Aste honetan beraiekin biltzeko aukera izan dugu eta euren kooperatiba fisikoki ezagutzeko parada ere! Ederra lekua eta proiektua!

Hona hemen honezkero hasi dugun lanketan zehar landuko diren arloak:

  1. Denda edo gune fisikoaren naming saioa egingo da, behin izena erabakita honi irudi bat emanez eta iruditegi bat osatuz. Lanketa honekin testuak ere sortuko ditugu, eta marka liburua osatu.
  2. Guneari webgunea egin eta sare sozialak sortuko dizkiogu, euren online komunikazioak lekua izan dezan.
  3. Azkenik, eta behin nortasun digitala eraikita, bazkideak lortzeko kanpaina bat diseinatuko dugu Donostialdera bideratuz.

Polita da hirugarren urtez gizartean eragin positiboa duen egitasmo bati lagundu eta bere eragina gizarteratzen laguntzea!