Igeldoko Nekazal Kooperatiba

PuntuSoziala 2019-2020 irabazlea: Igeldoko Nekazal Kooperatiba

Aukeratu dugu honezkero PuntuSoziala 2019-2020 edizioko irabazlea! Eta, ondorioz, Igeldoko Nekazal Kooperatibak urtebetez TaPuntu kooperatibaren zerbitzuak doan jasoko ditugu. Horretarako, datozen egunetan beraiekin elkartuko gara, urtean zehar egingo dugun lanketa finkatzeko.

Euren egoera aztertu ostean, estrategia bat finkatuko dugu eta honi esker lanean hasiko gara.

Webgunean prozesuaren berri izango duzue!

Bide batez, eskerrak eman beste hamabi proiektu aurkeztuei eta, nola ez, atean geratu diren beste bi finalistei. Gogoratu hurrengo edizioan izena emateko aukera izango duzuela.