3 aukeratuak

Aukeratu ditugu hiru finalistak

Badoa aurrera PuntuSoziala egitasmoaren hirugarren edizioko irabazlearen aukeraketa. Oraingoz, lehen hiru finalistak aukeratu ditugu: Elkarbidean, Mindy eta Igeldoko Nekazal Kooperatiba.

Urriaren 9an amaitu zen PuntuSoziala egitasmoaren hirugarren edizio honetara proiektuak aurkezteko epea eta aurtengoan hamahiru proposamen jaso ditugu. Honen ostean, TaPuntuko lantaldea osatzen dugun zazpi pertsonek proiektuak aztertu eta bozkatu genituen. Arestian aipatu gisa, hauek izan dira aukeratutako hiru finalistak:

  1. Elkarbidean (Elkarbidean- Etxe kolaboratiboak)
  2. Mindy (Mindara Elkartea)
  3. Igeldoko Nekazal Kooperatiba (Igeldoko 110 familia)

 

Urriaren 18ra arte proiektu hauen arduradunekin bilduko gara proiektu bakoitzaren xehetasunak sakonean ezagutu eta proiektuaren beharrak identifikatzeko asmoz.

Horri esker, gizartean duten eragina neurtzeko aukera izango dugu eta aurtengo irabazlea aukeratuko dugu.

Adi gurera, urriaren 18an jakinaraziko baitugu proiektu irabazlea.

Zorionak hiru finalistei eta mila esker zuen proiektua aurkeztu duzuen guztioi, ederrak baitira eskuartean dituzuen proiektuak, den denak!