Biak Bat elkartea PuntuSoziala egitasmoaren irabazlea

PuntuSoziala 2017-2018 irabazlea: Biak Bat elkartea

 

Aukeratu dugu honezkero PuntuSoziala 2017-2018 edizioko irabazlea! Eta, ondorioz, Biak Bat elkarteak urtebetez TaPuntu kooperatibaren zerbitzuak doan jasoko ditugu. Horretarako, datozen egunetan beraiekin elkartuko gara, urtean zehar egingo dugun lanketa finkatzeko.

 

Aukeraketa ez da erraza izan, dena den

Aurten 8 proiektu aurkeztu dira PuntuSoziala egitasmora eta zein baino zein interesgarriagoa iruditu zitzaigun. Hementxe parte hartzaileen zerrenda:

Labore Txingudi

Kontsumo arduratsua sustatu eta praktikan jartzea helburu dute, kontsumo elkarte moduan. Ezagutu proiektua sakonago!

Labore Txingudi

Esaerak

Esaera zaharrak sarean zabaltzeko ekimena, batez ere Twitter sare sozialean oinarritua. elburu nagusiak: esaera zaharren iraupena bermatzen saiatzea eta sare sozial horretako erabiltzaileei edukiak euskaraz eskaintzea. Ezagutu proiektua sakonago!

Esaerak

Zituene

Pasta obradore kooperatiboa da. Oreretan martxan jartzear dagoen obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa ekoiztuko dute, gertuko eta garaiko lehengaiekin. Ezagutu proiektua sakonago!

Zituene pasta obradore ekologikoa

Biak Bat Elkartea

Animaliek Lagundutako Esku-hartzeak eta Laguntza Txakurrak. Irabazi asmorik gabeko elkarte txikia da. Beraien helburua, pertsonen bizitza kalitatea hobetzea da, animalien laguntzaz eta bereziki behar bereziak dituzten pertsona edo gizartetik at gelditzeko arriskuan dauden pertsonei. Ezagutu proiektua sakonago!

Biak Bat elkartea

Iruña Veleia

Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskararen defentsan bederatzi urtez lanean aritu den taldea. 1700 urteko ostraka euskaldunen defentsan bederatzi urtez lanean aritu den taldea. Ostraka hauen inbentarioa eta saretzea, zabalpen lanak, hitzaldiak eta beste hainbat lan burutu dituzte. Ezagutu proiektua sakonago!

Iruña Veleia

Boga Garagardoa

Boga Garagardoaren webgune berria osatu eta online salmenta abiatzeko asmoz dabil bizkaitar talde hau. 2014. urtetik euskal garagardo naturala ekoizten duen kooperatiba da. Lanpostuak sortu eta Euskal Herriko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean eragin nahi dute. Ezagutu proiektua sakonago!

Boga Garagardoa

Haziak egitasmoa

Haziak egitasmoak gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak ematen direla ikusirik (lidergo eta menpekotasun egoerak, adibidez), eta egoera horiek haur garaitik kudeatu behar direla jakinik, iraultze prozesua lortu nahi du. Ezagutu proiektua sakonago!

Haziak egitasmoa

Lasterketak.eus

2008. urtean sortu zen eta orduan ez zegoen lasterketa guztien berri emango zuen tokirik. Informatikari-korrikalari izanik, lasterketak.com sortu zuten. Web-orriak erreferente izaten jarraitzen du korrikalari askorentzat. Ezagutu proiektua sakonago!

Lasterketak.eus