PuntuSoziala komunikabideetan

PuntuSoziala komunikabideetan

PuntuSoziala egitasmoan izena emateko azken egunak iristen ari dira. Urriaren 6ra (ostirala) bitarte egongo da zabalik izena emateko aukera. Bitartean, hainbat irratsaiotan eman dugu egitasmoaren berri. Entzun, entzun.

Euskadi Irratiko Faktoria saioa
Info7 Irratiko Kalegorrian saioa
Segura Irratiko Goizerokoa saioa


Oraindik ez dakizula zer den PuntuSoziala egitasmoa? Ikusi prestatu dugun bideoa:

Gogoan izan izen-emate epea urriaren 6a bitarte (ostirala) zabalik dagoela eta gizarteari eragin positiboa egiten dion edozein proiektu aurkeztu daitekeela.

EMAN IZENA