Basherri Sarearen aurkezpen bideoa Puntu Soziala

Basherri Sareak badu aurkezpen bideoa

Aurreratu genizuen moduan, hiru arlo lantzen ari gara Puntu Sozialaren lehen edizioko irabazle bezala aukeratu genuen Basherri Sarea proiektuarentzat:

  1. Proiektuaren aurkezpen gisa balioko zuen bideo korporatiboa osatzea.
  2. Sare sozialen estrategia garatzea, formazioarekin osatuta.
  3. E-mail marketina erabiltzeko formazioa ematea.

Lehen arloaren lanketa honezkero amaitu dugu eta sarrera honetan aurkezten dizuegu bideoa. Basherri Sareak hemendik aurrera multimedia euskarri bat du bere jarduna azaltzeko.

Egia esan polita izan da Asteasu, Irun eta Beizaman egindako grabazioetan zehar beraien eguneroko lana gertutik ezagutzeko aukera izatea eta gustora aritu gara TaPuntuko kideak. Bideoarekin “Zein dira Basherri Sareko talde guztiok partekatzen ditugun eta gure taldeen erdigunean jarri nahi ditugun irizpideak?” galderari erantzun nahi izan diogu.

Ikusi lortutako emaitza:

Eta hementxe Pastain Irudi Zerbitzuak-eko Alfredorekin egindako elkarlanari esker bideoen grabazio saioetan jasotako argazki batzuk:

Basherri Sarearen bideoaren grabazioa Puntu Soziala proiektuaren baitan Basherri Sarearen bideoaren grabazioa Puntu Soziala proiektuaren baitan

Bideoa amaituta, bigarren arloa lantzeari ekin genion. Taldeko arduradunekin bildu eta sare sozialen estrategia egiteko informazio bilketa egin genuen galdetegi baten bidez. Orain buru belarri gabiltza hemendik aurrera sarean proiektuaren berri hobe ematen lagunduko duen sare sozialen estrategia garatzen.

Pauso berriak eman ahala, hauen berri ematen joango gara lerro hauen bidez.