Badoa aurrera PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizioko irabazlearen aukeraketa. Oraingoz, lehen hiru finalistak aukeratu ditugu: Animaliek Lagundutako Esku-hartzeak eta Laguntza Txakurrak, Haziak egitasmoa eta Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara ezagutzeko proiektua.
Urriaren 6an amaitu zen PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizio honetara proiektuak aurkezteko epea eta aurtengoan zortzi proposamen jaso ditugu. Honen ostean, TaPuntuko lantaldea osatzen dugun sei pertsonek proiektuak aztertu eta bozkatu genituen. Arestian aipatu gisa, hauek izan dira aukeratutako hiru finalistak:
- Animaliek Lagundutako Esku-hartzeak eta Laguntza Txakurrak. Irakurri Hik Hasi aldizkarian egindako elkarrizketa.
- Haziak egitasmoa. Ikusi proiektuaren inguruko dokumentala:
- Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara ezagutzeko proiektua. Irakurri proiektuaren inguruko informazioa.
Urriaren 13ra arte proiektu hauen arduradunekin bilduko gara proiektu bakoitzaren xehetasunak sakonean ezagutu eta proiektuaren beharrak identifikatzeko asmoz.
Horri esker, gizartean duten eragina neurtzeko aukera izango dugu eta aurtengo irabazlea aukeratuko dugu.
Adi gurera, urriaren 13an (ostiral honetan) jakinaraziko baitugu proiektu irabazlea.