PuntuSoziala 2017-2018 bideoa

PuntuSoziala 2017-2018: aurkezpen bideoa

Web-orrian zabaldu moduan, irailaren 6an jarri genuen abian PuntuSoziala egitasmoaren bigarren edizioko izen-emate epea eta aurreratzen dizugu honezkero lehen izen-emateak jaso ditugula. Sarrera honetan azaldu genituen edizio berriaren xehetasunak.

Akaso honezkero jakingo duzunez, lehengo urtekoa izan zen PuntuSoziala egitasmoaren lehen edizioa eta Basherri Sarea aukeratu genuen irabazle. Hori dela eta, urtebetez TaPunturen zerbitzuak doan jaso ditu urtebetez, interneten duten presentzia hobetzeko eta gizarteari egiten dioten ekarpena indartzeko helburuz.

Aurreko edizioa laburbildu eta abian dagoenaren berri emateko, honako bideoa osatu dugu:

Gogoan izan izen-emate epea urriaren 6a bitarte zabalik dagoela eta gizarteari eragin positiboa egiten dion edozein proiektu aurkeztu daitekeela.

EMAN IZENA