Basherri Sarearekin sare sozialen estrategia formazioa PuntuSoziala egitasmoan

Basherri sarearen sare sozialen estrategia landu eta e-mail marketing formazioa eskaini dugu

Aipatu genuen bezala, hiru arlo landu ditugu Puntu Sozialaren lehen edizioko irabazle bezala aukeratu genuen Basherri Sarea proiektuarentzat:

  1. Proiektuaren aurkezpen gisa balioko zuen bideo korporatiboa osatzea.
  2. Sare sozialen estrategia garatzea, formazioarekin osatuta.
  3. E-mail marketina erabiltzeko formazioa ematea.

Bigarren eta hirugarren puntuak hainbat saiotan landu ditugu azken hilabeteetan. Sare sozialen estrategiari dagokionez, egoera aztertu eta gero, sare sozialen estrategia bat garatu genuen. Basherri Sarea Facebook, Twitter eta Youtube sare sozialetan egonda, eraginkorragoak izateko lanketa egin genuen. Estrategiaren liburuxka sortzeaz gain, lantaldeko arduradunei formazioa eskaini genien hemendik aurrera ikasitakoa euren kabuz aurrera eraman ahal izateko. E-mail marketinean ere, egoera aztertu eta gero MailChimp tresnan trebatzeko formazioa eskeini genien.

Ikusi lanketaren argazkiak:

gg

yfiiiy

 

Bide batez, laster Puntu Soziala 2016-2017 ikasturtea itxiko duen bideo laburpena aurkezteaz gain, prozesu berria irekiko dugu ekimenaren bigarren urteari ekinez. Adi gurera!