TaPuntu Basherri Sarearen bideoa grabatzen, PuntuSoziala

Laster aurkeztuko dugu Basherri Sarearen bideoa

Azken hilabeteetan zehar buru belarri aritu gara PuntuSoziala lehiaketa irabazi zuen BasherriSarearen sareko presentzia hobetzeko lanean. Horretarako, hiru helburu finkatu genituen haiekin egindako azterketaren ongoren:

  1. Proiektuaren aurkezpen gisa balioko zuen bideo korporatiboa osatzea.
  2. Sare sozialen estrategia garatzea, formazioarekin osatuta.
  3. E-mail marketina erabiltzeko formazioa ematea.

Momentu honetan lehen puntua amaitzear gaude. BasherriSarearen helburuak laburbiltzen dituen bideoa grabatzen aritu ginen Beizama, Asteasu eta Irunen, taldeko kide ezberdinen laguntzaz. Bideoaren muntaia ia amaituta dugu eta laster zabalduko dugu.

Modu paraleloan, sare sozialen estrategia garatzen ari gara eta laster hasiko dira proiektuko kideak hau abian jartzen.

Bideoa aurkezten dugun bitartean, Pastain argazkilariak, PuntuSoziala proiektuarekin elkarlanean, bideo grabazioetan zehar ateratako argazki batzuk erakusten dizkizuegu gaur: