Azken berriak

TaPuntu Basherri Sarearen bideoa grabatzen, PuntuSoziala
TaPuntu Basherri Sarearen bideoa grabatzen, PuntuSoziala

Laster aurkeztuko dugu Basherri Sarearen bideoa

Azken hilabeteetan zehar buru belarri aritu gara PuntuSoziala lehiaketa irabazi zuen BasherriSarearen sareko presentzia hobetzeko lanean. Horretarako, hiru helburu finkatu genituen haiekin egindako azterketaren ongoren:…

Zergatik

TaPuntu kooperatiban, irabazi asmorik gabe, urtero gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratzen dugu, hau saritu eta indartzeko. Hau da gure PuntuSoziala.

Norentzat

Gizarteko edozein arlotan eragin positibo bat duen norbanako, elkarte edo enpresak lortuko du urtero.

Kronograma

Proposamenak aurkezteko epea

Proposamenak 2016ko irailaren 1aren eta 29aren artean aurkeztu beharko dira parte hartu ataleko formularioa betez.

Proiektu irabazlearen aukeraketa

2016ko irailaren 30ean TaPuntuko lantaldeak aurkeztu diren proiektu guztiak aztertuko ditu. Hauen interes soziala, beharrak, atzetik duen erakundea etabar aztertu ondoren, hauetako bat aukeratuko da eta web-orri honen bidez jakinarazi.

Urtebetez online presentziaren lanketa

Proiektu sarituak sarean duen presentzia hobetzeko lan egingo da 2016ko urriaren 1etik 2017ko abuztuaren 31 bitartean, nola atalean azaltzen diren pausoen bidez.

Nola?

Egoera aztertu

Proiektuak bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertuko ditugu, zailtasun eta erronkak identifikatuz.

Estrategia garatu

Aurrera begirako aukerak atzeman eta hauek lortzeko estrategia garatuko dugu.

Lanari ekin!

Urtebeteko plangintza bat osatuko dugu. Proiektuak TaPunturen zerbitzuak doan jasoko ditu eta, behar izanez gero, eragile gehiagoren elkarlana gauzatuko da.

Parte hartu

PuntuSoziala egitasmoko lehen edizioan parte-hartzeko epea amaitu da. Azken berrien atalean eta gure sare sozialetan izango duzu proiektu saritua ezagutzeko aukera.